Clementi, Muzio
Italiar musikagile eta pianista (Erroma, 1752 - Evesham, Worcestershire, 1832). 1785. urtean aurkeztu zituen bere lehen bost sinfoniak. Piano kontzertuak alde batera utzi zituenean, zuzendaritza eta konposizio lanak egin eta ospe handia izan zuen. Ehunen bat sonata, fantasia eta kapritxo, sei sinfonia idatzi zituen eta kontzertu bat pianoz jotzeko.