Cimarosa, Domenico
Italiar musikagilea (Aversa, 1749 - Venezia, 1801). Napoliko kontserbatorioan egin zituen Musika ikasketak. Bere operei esker ospe handia izan zuen Europa guztian: La Finta Parigina (1773), L´Italiana in Londra (1779), Gemina e Bernardone (1781) eta Alessandro nelle indie (1781). Katarina II.a Errusiako tsarrak gorteko kaperako maisu eta musikagile izendatu zuen San Petersburgon (1787). Errusiatik itzulitakoan ondu zuen bere lan nagusia: Il Matrimonio segreto (Viena, 1791).