Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ciganda, Carlota

Nafar golfaria (Larraintzar, 1990). Espainiako golf amateurraren historiako palmares onena du. Banakako Europako Txapelketa irabazi du bitan (2004 eta 2008), Espainiako Txapelduna izan da kategoria guztietan, eta Espainiako talde nazionaleko kide izan da hainbat aldiz, garaipen handiak lortuz: 16 urtez azpiko Europako Txapelketa (2004 eta 2005), Europako Junior Txapelketa (2004), Europako Txapelketa Absolutua (2007). 2006an, Nafar Kirolari Onenaren Saria jaso zuen, Javier Eseverri aretoko futbol-jokalariarekin batera. 2007an Britihs Ladies Amateur lehiaketa ospetsua irabazi zuen.