Çiller, Tansu
Politikari eta ekonomista turkiarra (Istanbul, 1946). Bide Zuzenaren Alderdian (DYP) ekin zion politikagintzari, 1990ean, eta urte berean heldu zen alderdiko zuzendaritzara. 1991ko hauteskundeetan parlamentari hautatu zuten, eta Ekonomia ministro izendatu; 1993 arte egon zen postu horretan. Urte horretan DYP alderdiko presidente hautatu zuten, eta Turkiako Lehen ministro (lehenbiziko aldia zen herri horren historian emakumezko batek kargu hori eskuratu izan duena). 1995ean utzi zuen kargua, eta ostera Lehen ministrorde eta Atzerri ministro izan zen. Kurduen aurkako errepresio bortitza eta inflazioari eusteko ahaleginak izan ziren bere agintaldiaren ezaugarri nagusiak.