Cimabue, Cenni di Pepi
Italiar margolari eta mosaiko egilea (Florentzia, 1240? - Pisa, 1302). Giottoren maisua eta Italiako pinturaren eraberritzailea izan zen. Ordura arteko ohiko estiloa alde batera utzi zuen eta errealismo handiz landu zituen bere irudiak (Santa Croceko gurutzea, Uffiziko Santa Trinità Ama Birjina, Pisako katedraleko mosaikoa).