Cintruenigo
Nafarroako hego-ekialdeko udalerria (Tuterako merindadea). Altuera 391 m. 1998ko datuen arabera, 5.475 biztanle ditu (cintruenigoarrak), aurreko erroldan baino zertxobait gehiago. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Udalerritik Alahama ibaia igarotzen da. Hizkuntza, gaztelania. Garrantzi handikoa den arren, nekazaritzak gero eta munta gutxiago du Cintruenigon (garia, garagarra, mahastiak, barazkiak, bazkarako landareak eta ardi azienda. Langileen % 25). Langileen % 55 industrian ari da (alabastro langintza, janari industria eta alkohol edariak). Aipagarria da bertako San Joan Bataiatzailearen eliza (XVI-XIX. m.). v Historia. Cintruenigoko hiriak 800 bizilagun zituen arabiarrak bertan egokitu zirenean (VIII. m.). Alfontso I.a Gudularia Aragoi eta Iruñeko erregeak bereganatu zuen 1119. urtean, eta Tuterako forua eman zion. Arabiarren esku egon ziren hiri guztiak bezala, Cintruenigo jaurerri eta, geroago, errege hiri bihurtu zen. Cintruenigok unibertsitate eta «villa buena» tituluak zituen, eta botoa zuen Nafarroako Gorteetan.