Celsius, Anders
Suediar fisikaria eta astronomoa (Uppsala, 1701 - Uppsala, 1744). 1742. urtean termometro eskala ehundarra asmatu zuen: 0°-etan ezarri zuen uraren irakite puntua eta 100°-etan izozte puntua (alderantzizko eskala finkatu zen geroztik). Behatoki bat eraikiarazi zuen Uppsalan. 1740. urtean deklinazio magnetikoaren eguneroko aldaketak eta Ipar argiek eraginikoak aztertu zituen. Bera izan zen izarren dirdirrak alderatu zituen lehenengoetako ikertzailea.