Celibidache, Sergiu
Konpositore eta orkestra zuzendari alemana, jatorriz errumaniarra (Roman, 1912 - Paris, 1996). Berlingo Orkestra Filarmonikoaren (1945-1952), Stockholmeko Irrati Orkestraren (1962-1971) eta Frantziako Orkestra Nazionalaren (1973-1975) zuzendari izan zen. 1980an Municheko Orkestra Filarmonikoaren zuzendari izendatu zuten, eta Europa zein Ameriketako beste hainbat orkestra ere gidatu izan zituen.