Cendrars, Frédéric Sauser
(Blaise deitua). Idazle frantsesa, jatorriz Suitzakoa (La Chaux-de-Fonds, 1887 - Paris, 1961). Mundu guztian zehar bidaiak egin ondoren, Atzerriko Legioan soldadu izan zen; beso bat galdu zuen Lehen Mundu Gerran. Bere poesiak eragin handia izan zuen Apollinairengan eta surrealistengan: Pâques à New York (Eguberriak New York-en, 1912) eta La Prose du transibérien et de la petite Jeanne de France (Transiberianoko eta Frantziako Jeanne txikiaren prosa, 1913). Hitz lauz idatziriko obrek abentura zale modernoaren epopeia osatzen dute: L´or (Urrea, 1925), Moravagine (1926), Rhum (Rona, 1930), La vie dangereuse (Bizitza arriskutsua, 1938), L´homme foudroyé (Gizon tximistak joa. 1945) eta Aujourd´hui (Gaur, 1931).