Céline, Louis-Ferdinand
(Louis-Ferdinand Destouches, Céline deitua). Idazle frantsesa (Courbevoie, 1894 - Meudon, 1961). Lehen Mundu Gerran larri zauritu eta, gerra ondoren, Medikuntza ikasketak egin zituen (1924). Afrikan eta Ameriketan egon ondoren, mediku jarri zen Frantzian. Komunisten kontrako idazki politikoak (Mea Culpa, 1936, Sobietar Batasunera eginiko bidaiaren ondoren) eta juduen kontrakoak —L´École des cadavres, (Hilotzen eskola, 1938)— eman zituen argitara. Nazien aldera jarri eta Berlina jo zuen 1944an. Preso hartu zuten Danimarkan. 1951n berriz ere Frantziara itzuli zen. v Estilista handia, satirikoa eta gizadiaren aurrean ezkorra izan zen Céline. 1932an eman zuen argitara Voyage au bout de la nuit (Gauaren muturrerainoko bidaia, Matias Mujikak itzulia) lehen eleberria. Lan nagusiak: Guignol´s band (1943); D´un château à l´autre (Gaztelu batetik bestera, 1957) eta Nord (Iparraldea, 1960).
- Celebes
- Celebes
- Celestina, La
- Celibidache, Sergiu
- Celigüeta
- Céline, Louis-Ferdinand
- Celmins, Vija
- Celsius eskala
- Celsius, Anders
- Zeltso
- Celle