Celestina, La
(Comedia de Calisto y Melibea). Elkarrizketaz osatutako komedia. Aurreneko aldiz, 1499an Burgosen eman zen argitara, 16 ekitaldietan egina, eta egilea nor zen esan gabe. 1501ean argitaratu zen berriz Sevillan, oraingo honetan izenpetuta: Fernando de Rojas. Rojasek aitortu zuen, ordea, lehen ekitaldiaren egilea ez zela bera izan. Urte bete ondoren agertu zen gaur ezagutzen dugun testua, 5 ekitaldi erantsita. Garai hartako gizartearen azalpen egokia da, eta pertsonaiak sakon daude taxututa. Literatura unibertsaleko obra klasiko bihurtu da.