Cassirer, Ernst
Alemaniar filosofoa (Breslau, 1874 - Priceton, 1945). Hanburgon irakasle izan zen (1919); Suitzara jo behar izan zuen 1933. urtean, judua baitzen. 1941ean Estatu Batuetara alde egin zuen. Marburgoko eskolako ordezkari izanik, Kanten kritizismoa garatu zuen ikuspegi historiko batetik. Obra nagusia: Philosophie der symbolischen Formen (Forma sinbolikoen filosofia, 1923-1929).