Castañón, Adolfo
Mexikar eleberrigilea, saiakera egilea, itzultzailea eta literatura kritikaria (Mexikoko Hiria, 1952). Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan ikasi zituen Filosofia eta Letrak. Mexikoko Unibertsitateko Ikerketa Filologikoetako Institutuko ikertzaile izan da. Cave canem aldizkaria sortu zuen eta beste hainbat aldizkaritan parte hartu du, besteak beste, Vuelta, Revista de la Universidad de México, La Gaceta del Fondo de Cultura Económica, La Cultura en México, Novedades (gehigarria) eta Sábado. 1976. urtean Diana Moreno Toscano saria eman zioten. Bi ipuin liburu idatzi ditu: Fuera del aire (1978, Airetik kanpora) eta El pabellón de la límpida soledad (1988, Bakardade aratzaren pabilioia). Saiakera lanen artean aipagarriak ditu: Cheque y carnaval (1983, Txekea eta inauteria), Alfonso Reyes, caballero de la voz errante (1991, Alfonso Reyes, ahots alderraiko zalduna).