Casas Viejas
Espainia hegoaldeko herria, Medina-Sidonia hiriko auzoa, gaur Benalup de Sidonia deitua (Cadiz, Andaluzia). v Historia. 1933. urteko urtarrilaren 11n matxinada anarkista bat egin zen Casas Viejas nekazari herrian. Manuel Rojas kapitainak bideratu zuen zapalkuntza gogorraren ondorioz, hogeita bi laborari hil zituen Guardia Zibilak. Sarraskiak Azañaren gobernuaren gainbehera ekarri zuen; eskuina indartu ahala, ezkerreko alderdien arteko aldeak gero eta handiagoak egin ziren.