Casaroli, Agostino
Kardinal italiarra (Castel San Giovanni, 1914 - Erroma, 1998). Vatikanoaren eta Ekialdeko Europako herrialde komunisten arteko harremanak zuzentzen ahalegindu zen 1963tik aurrera. Ahalegin horiei esker jarri zen berriro harremanetan Vatikanoa Hungaria (1964), Txekoslovakia (1965) eta Jugoslaviarekin (1966). 1967an Eliza Katolikoaren Auzi Publikoen idazkari izendatu zuen Aita Santuak, eta 1973an Vatikanoko idazkariaurre; urte berean egin zuten kardinal. 1981ean Vatikanoaren eta Txinaren arteko harremanak normaltze bidean jarri zituen.