Casares, María
Frantses antzezlea, galiziarra jatorriz (Coruña, 1922 - Alloue, 1996). Casares Quiroga politikariaren alaba. Parisera alde egin zuen 1939an. 1942an egin zuen lehen antzerki obra, arrakasta handia lortuz. La Comédie Française eta Thèâtre National Populair-eko kide izan zen. Hainbat zinema zuzendari famaturekin ere lan egin zuen (Cocteau, Carné, Bresson). Aipagarriak dira bere filmetatik honako hauek: Les enfants du paradis (1944, Paradisuko haurrak), Le testament d´Orphée (1959, Orfeoren testamentua), La lectrice (1988, Irakurlea).