Casares, Julio
Espainiar hizkuntzalaria (Granada, 1877 - Madril, 1964). Bere lehen argitalpenetan (Crítica profana, 1914 eta Crítica efímera, 1918-1919) Unamuno, Juan R. Jiménez, Ortega eta garai bertsuko beste zenbait autore aztertu zituen. Munta handiko lexikografia lanak egin zituen. Diccionario ideológico de la lengua española da horietan nagusia (1942).