Casares Quiroga, Santiago
Galiziar politikari eta abokatua (Coruña, 1884 - Paris, 1950). Espainiako Bigarren Errepublikako Ministro Kontseiluko lehendakari izan zen 1936ko maiatzaren 13tik uztailaren 18ra arte. Matxinada militarra gertatu zenean ez zituen armak langileen esku utzi nahi izan, eta Martínez Barriosek hartu zuen haren lekua. Erbestean hil zen.