Carril Arozena, Faustina
Gipuzkoar andereñoa (Donostia, 1910). Euskal Herriko aurrenetako andereñoa izan zen, besteak beste, Elbira Zipitriarekin eta Bitorena Arzelusekin batera. 1953an hasi zen lanean, Donostiako Parte Zaharrean, 3-5 urteko haurrekin; lehen euskal haurtzaindegia izan zen, beraz, harena. 1982an, Orixe ikastolako andereño zela, utzi zion lanari.