Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Carril, Luis

Donostiako traineru patroia (Asturias, 1846 - Donostia,1892). Donostiako trainerua gidatu zuen Ondarroakoaren aurkako estropada ospetsuan (1890eko abenduaren 2an), eta garaipena lortu zuen. Ezusteko ekaitz batean galdu zuen bizia Donostiako beste bederatzi arraunlarirekin batera.