Carrington, Leonora
Pintore ingelesa (Clayton Green, 1917). Surrealismoaren bidetik jo zuen, Max Ernsten eskutik, eta 1938an erakusketak egin zituen Parisen eta Amsterdamen. Bigarren Mundu Gerra hastean Mexikora alde egin zuen, eta bertan bizi izan zen 43 urtez. 1985ean Estatu Batuetara jo zuen, eta 1990eko hamarkadan Mexikora itzuli zen berriro. Obra aipagarrienak: Oinaze kantua (1947), Katu zuria (1952), Kabala (1960), Belfry (1980).