Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Carrera, José Miguel

Txileko politikari eta jenerala (Santiago, 1785 - Mendoza, 1821). 1812. urtean, independentziaren alde borrokan ari zela diktadore izendatu zuen bere burua. O´Higgins-ek kargutik kendu zuen, baina espainiarrek atxilotu zuten; gerora ihes egitea lortu zuen. Argentinan eta Estatu Batuetan egon ondoren, hainbat saio egin zituen O´Higgins-en gobernuaren aurka. Atxilotu eta Mendozara bidali zuten; epaitu eta fusilatu egin zuten han.