Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Carreras, José

Tenor katalana (Bartzelona, 1946). Nazioarteko bere lehen kontzertu nagusia Londresen eman zuen, (1971) Montserrat Caballé-rekin batera. Tenor liriko bezala, bere ahots gozoarengatik da ezaguna. 1987an leuzemia aurkitu zioten, baina ongi osatu zen eta 1988an itzuli zen kantagintzara. Luciano Pavarotti eta Plácido Domingorekin mundu zabalean eskainitako kontzertuek ospe handia eman diote, aldez aurretik operako kantari gisa zuenaz gainera. 1991. urtean, beste zenbait abeslari lirikorekin batera, Arteetako Asturiasko Printzea saria jaso zuen.