Carlyle, Thomas
Eskoziar historialaria, kritikaria eta filosofoa (Ecclefechan, Dumfriesshire, 1795 - Londres, 1881). Alemaniar idazle eta pentsalariek eragin handia izan zuten beragan (Goethe, Schiller, Herder). Ospe handia eman zioten The French Revolution (Frantziako Iraultza, 1837) eta On Heroes (Heroiei buruz, 1841) lanek. Materialismoaren aurkakoa zen; historian zehar eliteek zuten garrantzia onartu zuen baina, era berean, gizarte justiziaren aldezkari sutsua izan zen. The History of Friedrich II of Prussia (Frederiko II.a Prusiakoa-ren Historia) idatzi zuen 1855-1865 urteetan.