Carnac
(Bretoieraz, Karnag). Bretainiako herria (Morbihan), Quiberon badiaren ondoan. 3.735 biztanle. Saint-Cornély eliza (XVII. m.), XVIII. mendeko iturria. Miln-le-Rouzic historiaurreko museoa. v Historiaurreko artea. Carnac guztiz ospetsu bihurtu dute bere monumentu megalitikoek (3.000tik gora). Hiru menhir edo jentilarri multzo nagusi dira: Menec, Kermario eta Kerlescan. Menec multzo nagusian, 1.099 menhir daude, 1.100 metroko 11 lerroetan banatuak; 100 metroko zabalera hartzen dute, tumuluak erdian eta 70 menhirrek inguraturiko cromlech edo harrespila dagoela albo batean. Monumentu zaharrenak K.a. 3000. urtekoak dira.