Carlsson, Ingvar
Politikari suediarra (Boras, 1934). Olof Palme Lehen ministroa hil zutenean (1986) izendatu zuten gobernuburu, baita Alderdi Sozialdemokratako idazkari ere. 1991n Carl Bildten zentro-eskuineko koalizioak irabazi zituen hauteskundeak, eta Carlssonek utzi egin behar izan zuen gobernua. 1994an berreskuratu zuen agintea; hurrengo urtean Suedia Europar Batasuneko kide egin zen.