Carmarthen
(Galesez, Caerfyrddin). Gales hegoaldeko hiria eta Dyfed konderriko hiriburua, Towy ibaiaren ertzean dagoena. 14.491 biztanle (1981). Errepidegune eta burdinbidegune garrantzitsua. v Historia. Erromatarren garaiko bizilekua. Kultura zeltikoaren gune nagusietakoa izan zen. Tradizioaren arabera, Merlin Aztiaren sorlekua da.