Karlota
Mexikoko enperadorea (Laeken, 1840 - Bouchote, 1927). Belgikako Leopoldo I.a eta Orleansko Luisa errege-erreginen alaba. 1857an Austriako Maximiliano artxidukearekin ezkondu zen eta Mexikoko erregetza eskuratuta, han hartu zuen egoitza. Juarez-en osteekin izandako istiluak zirela eta, Europara itzuli zen Karlota; Napoleon III.ari eta Pio IX.ari laguntza eskatu zien baina ukatu egin zioten biek. Erotu egin zen, eta Miramarko gazteluan (Austrian) itxi zuten hasieran; gero, eta hil arte, Bouchotekoan bizi izan zen, Brusela ondoan.