Carlu, Jean
Diseinugile frantsesa (Bonnières-sur-Seine, 1900 - Nogent-sur-Marne, 1997). Lehen eta Bigarren mundu gerren arteko afixagile famatuenetakoa izan zen. Bakearen aldeko propaganda grafikoaren bulegoa sortu zuen 1932an, eta ordukoa du afixik ezagunena, Nazioen desarmearen alde izenekoa. Bigarren Mundu Gerran Estatu Batuetako Gerrarako Informazio Bulegoaren (OWI) agindupean aritu zen.