Errugbi jokalari ingelesa (Wiltshire, 1965). Ingalaterrako taldeko kapitaina da. 1991, 1992 eta 1995eko bost naziotako txapelketan izugarrizko lana egin zuen, eta 1991n munduko kopako finalista izan zen. Will Carling-ek 73 alditan jokatu du bere herrialdeko taldearekin.