Carleson, Lennart
Suediar matematikaria (Stockholm, 1928). 1950ean Uppsalako Unibertsitatean doktoregoa eskuratu zuen, eta hango irakasle izan zen 1955az geroztik. Fourierren analisiari eta analisi konplexuari ekarpen garrantzitsuak egin zizkion. Horrez gainera, Bochner-Rieszen batez bestekoei buruzko emaitza garrantzitsuak lortu zituen, eta baita Hènonen aplikazioei buruzkoak ere.