Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cameros

Espainia ipar-erdialdeko lurraldea, Errioxa eta Soria herrialdeen artean dagoena. Camerosko mendiak Iberiar mendien iparraldean daude (Cabezo del Santo, 1857 m). Iregua ibaiak zeharkatzen ditu. Ekonomia jarduera nagusiak artzaintza eta abeltzaintza dira. Torrecilla de Cameros da herrigune nagusia.