Camerarius, Joachim
(Al. Cammermeister). Alemaniako humanista (Bamberg, 1500 - Leipzig, 1574). Augsburgoko Aitorpena prestatu zuen Melanchton luteranoarekin batera (1530). Leipzigeko unibertsitateko zuzendaria izan zen luzaroan eta alferrik saiatu zen, Frantzisko I.a erregea eta Maximiliano II.a Frantziako eta Germaniako enperadoreen aurrean, eliza katolikoa eta protestantea bateratzen.