Camoin, Charles
Frantses pintorea (Marseilla, 1879 - Paris, 1965). Gustave Moreau-rekin ikasi zuen eta fauvismoaren taldeko kidea izan zen. Ikuspegiak, erretratuak, eta kolore biziko loreak pintatu zituen. Bere lan ezagunenak: Albert Marqueti-ren erretratua, Moulin-Rouge eta Neskatila lore sortarekin.