Camõe
s, Luis de. Portugaldar olerkaria (Lisboa, 1524 - Lisboa, 1580). Abenturazale amorratua izan zen: Afrikako, Indiako eta Ekialde Urruneko lurraldeetan barrena ibili zen eta neke ugari nozitu zituen bere bizitzan zehar. Camões Portugalgo Errenazimentuko poeta handiena izan zen. Os Lusíadas («Lusoren ondorengoak» edo Portugaldarrak, 1572) poema epiko handiak gertakizun haiek ekarri zituen gogora. Hamar kantuk osatzen duten poema horretan, Portugalen historia eta Vasco da Gamaren aurkikuntzak eman zituen ezagutzera Camõesek. Errenazimentu garaiko italiar moldeei jarraituz moldatua da poema; obra hori Portugalgo poema nazional bihurtu zen. Soneto, oda, egloga eta elegia ugari idatzi zituen portugesez eta gaztelaniaz. Hiru komedia ere argitaratu zituen.