Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

camisard

(Okzitanieraz camiso, «atorra»). iz. Hist. Cévennesko kalbinistei eman zieten izena, gau erasoetan alkandora zuri luzea erabiltzen baitzuten elkar ezagutzeko. Erlijio askatasuna bermatzen zuen Nantesko ediktua indarrik gabe utzi zenean (1686), hugonoteen kontrako zapalkuntza bizitu egin zen. Azkenean, camisard kalbinistak Luis XIV.a erregearen gudarosteen aurka altxatu ziren 1702an, Jean Cavalier buru zutela. Matxinada 1705. urtean amaitu zen, Cavalier-ek eta Villars mariskalak bakea izenpetu zutenean.