Cadalso, José
Espainiar idazlea (Cadiz, 1741 - Gibraltar, 1782). Militarra zen eta komandante izatera iritsi zen. 1771. urtean Sancho García tragedia eman zuen argitara. Bereak dira, halaber, Numancia tragedia, Los eruditos a la violeta (satira, 1772). Cadalsoren ospea, hil ondoren argitaratu ziren Cartas marruecas (1789) eta Noches lúgubres lanei zor die. Lehenengoan kritika zorrotzak egin zizkien Espainiari eta espainiarrei. Bigarrena itxaropenik gabeko maitasun olerkiek osatzen dute; arrakasta handia izan zuten erromantiko gazteen artean.