Cadiz
Espainia hegoaldeko probintzia (Andaluzia). 7.385 km2 eta 1.001.716 biztanle (1984). Andaluziako hegoaldean dago eta honako probintziekin egiten du muga: iparraldean Sevilla, ipar-mendebalean Huelva, ekialdean Malaga; eta hegoaldean Gibraltarreko itsasartearekin. Hiriburua: Cadiz. Hiri nagusiak: Arcos de la Frontera, Jerez de la Frontera, Algeciras, San Fernando, La Linea, Puerto de Santa Maria, eta Sanlucar de Barrameda. Bi lurralde bereizten dira Cadizko herrialdean: ipar-mendebal laua, Guadalquivir ibaiaren arroan, eta hego-ekialde menditsua (Pinar mendia, 1.654 m). Klima ere bi lurralde horien araberakoa da, beroa eta idorra ordokian (18° C batez beste urtean; 600 mm-ko euriak) eta epel hezeagoa mendialdean (11° C batez beste urtean; 1.000 mm-ko euria). Nekazaritza garrantzi handikoa da: mahastiak (Jerez-eko ardoak), olibondoak, kotoia; arrantza portu garrantzitsuak, ontziolak (Cadiz, San Fernando) eta petrolio findegia (Campo de Gibraltar).