Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kako

(Lat. Cacus) Mit. Erromatarren mitologiako heroia, Vulkanoren semea. Aventinoko leize batean bizi zen, eta sua zerien hiru buru zituen. Herkules Mendebalean barrena egindako bidaldi batetik zetorrenean, Kakok idi buru batzuk ebatsi zizkion, eta Herkulesek, Kakoren arrebak emandako aholkuak jaso ondoren, hil egin zuen hura. Herkules eta Kakoren arteko borroka Virgiliok kontatu zuen bere Eneida poeman. Lapur trebearen sinbolo da Kako gaur egun.