Caceres
Espainia mendebaleko hiria, izen bereko probintziako hiriburua. 71.852 biztanle. Erromatarren garaiko harresiak, almohadiarren garaiko dorreak (XII. m.), San Mateo eliza (aurrez mezkita bat egon zen toki berean eraikia, XIV. m.), Santa Maria eliza gotikoa (XV), Veletas jauregia (bertan dago herrialde hartako museoa), eta Golfines jauretxe platereskoa. Merkataritza hiri garrantzitsua da (laboreak, azienda, zapatagintza eta ongarriak). v Historia. Caceres hiria, erromatarrek sortu zuten Norba Caeserin gotorlekuaren inguruan egituratu zen. IX-XII. mendeen artean garrantzi handia hartu zuen hiria eraiki zuten bertan arabiarrek. Alfontso IX.a Leongo erregeak hartu zuen 1227an. Caceres Madrilen eta Lisboaren arteko lotura hiri garrantzitsua izan da. 1822. urtean Goi Extremadurako hiriburu egin zuten.