Caccini, Giuglio
Italiar abeslaria eta musikagilea (Tivoli, 1560 - Florentzia, 1618). 1578az geroztik eta hil arte Medecis-en gorteko abeslaria izan zen. Lehenengo opera-ballet bat egin zuen: Il combattimento d´Apolline col serpente (1590). Peri-rekin batera Euridice (1595), Il rapimento di Cefalo eta Dafne idatzi zituen. Hala ere, haren lan nabarmenenak Nuove musiche (1601), Fuggilotio musicale (1613) eta Nuove musiche e nuova maniera di scriverle (1614) dira. Errezitazio estilo- aren sortzailetzat hartzen da operan.