Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Cabredo

Nafarroa hego-mendebaleko udalerria (Lizarrako merindadea). Mugak: iparraldean Genevilla eta Kanpezu (Araba), ekialde eta hegoaldean Aguilar, hegoalde eta mendebalean Marañon, eta mendebalean Bernedo (Araba). Altuera 656 m. 11,97 km2. 128 biztanle ditu (cabredotarrak). Ega ibaiak zeharkatzen du udalerria ekialdetik mendebalera. Hizkuntza, gaztelania. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Nekazaritza da ekonomia jarduera nagusia (garia eta garagarra; langileen % 50). Langileen % 30ek janari industrian eta eraikuntzan egiten du lan. v Historia. Cabredo Vianako printzearen manupeko lurraldea izan zen (1423).