Cabré, Mario
(Jaiotza izena, Marius Cabré i Esteve). Espainiar toreatzaile eta antzezlea (Bartzelona, 1916 - Benidorm, Alacant, 1990). 1942an sartu zen zezenketaren munduan, eta 1943an hartu zuen "alternatiba". 1960an erretiratu zen arte, Espainia eta Latinoamerikako zezen-plaza nagusietan ibili zen. 1951n Pandora and the Flying Dutchman filmean parte hartu zuen, Ava Gadner-ekin batera, eta harekin izandako erlazioagatik oso ezagun egin zen pertsonaia ospetsuen maitasun kontuetako aldizkarietan. Toreatzeari utzi zionean, antzerki lan ugari egin zituen, Zorrillaren Don Juan Tenorio besteak beste. Zineman ere lan egin zuen, Pere Portabella-ren No compteu amb els dits (1967) eta Nocturno 29 (1968) filmetan. 1980ko hamarraldian bihotzeko gaitz larri batek jo zuen, eta hainbat aldiz operatu behar izan zuten. Gaitz horrengatik hil zen 1990ean.