Brusi i Mirabent, Antoni
Kataluniar inprimatzailea (Bartzelona, 1782 - Bartzelona, 1821). Haren familia Diario de Barcelona egunkariaren jabea zen. Frantsesen aurkako Beregaintasunaren gerra delakoa amaitu zenean, Erreinuko Gobernuko Biltzar Gorenak Diario de Barcelona egunkariko zuzendari izendatu zuen. Brusiren inprimategia izan zen Espainian litografia erabili zuen lehena. Antoni Brusi i Ferrer haren semea (1815-1878) aitaren jarraitzailea izan zen Diario de Barcelona, Bartzelonako lehen egunkaria bihurtu arte.
- Brunswick Berria
- Brunswick
- Bruntland txostena
- brusa
- bruselar
- Brusi i Mirabent, Antoni
- Brusela
- Bruto
- Bruto
- Bruyère, André
- bruzela