Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Brunswick Berria

(Ing. New Brunswick) Kanadako ekialdeko probintzia, mendebaletik Estatu Batuekin muga egiten duena. 73.437 km2 eta 710.422 biztanle (1986). Hiriburua: Fredericton (23.612 biztanle). Probintzia honetatik igarotzen den ibai nagusia Saint John izenekoa da. Klima kontinental hezea.  v  Ekonomia. Baso zabalek zurgintza indartsua izateko bide eman dute. Nekazaritza eta abeltzaintza oso garrantzitsuak dira: esnea, patata, fruituak, etab. Arrantza (itsaskiak, sardinak, bakailaoa). Industriak: ontziak, janaria, ehunak. Unibertsitatea.  v  Historia. J. Cabot itsasgizon italiarrak aurkitua (1534), Monts eta Champlain esploratzaile frantsesek konkistatu zuten. Utrecht-ko Itunaren ondorioz (1713), ingelesen esku geratu zen eskualdea. Probintzia 1784. urtean sortu zen eta Kanadako konfederazioko lehen lau probintzietako bat da.