Bruntland txostena
Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Ingurumen eta Garapen batzordeak 1987an argitaratutako txostena, Norvegiako Lehen Ministroaren –Gro Harlem Bruntland anderea– zuzendaritzapean egina. Garrantzi handia izan zuen aipatu txostenak Lurraren ingurumen arazoen inguruko azterketan, “garapen jasangarria” deritzonaren inguruan bereziki. Hazkunde demografikoa, ekosistema naturalen egoera, klimaren aldaketa eta biosferaren erabilerari dagozkion beste zenbait gai jorratu zituen txostenak, eta lotura esplizitua egin zuen ingurumenaren hondamenaren eta gizakiaren jardueraren artean.