Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bruyère, André

(Jaiotza izena, André Bloch). Frantses arkitektoa (Orléans, 1912 - 1998). Arkitekturako eskola berezian izan zen ikasle. Bruyère ezizena klandestinitatean hartu zuen. Askatasunaren ondoren Erresistentziarekin edo deportazioarekin lotura zuten erakundeetan lan egin zuen. Gerra garaiko biktimen monumentu nazionalaren proiektua egin zuen (1946), Mathausen esparruko frantses monumentua (1950) eta Fleury-Mérogis-en deportatuen erresistentziako kideen Federazio nazionalaren zentroa (1948). André Bruyèrek Architecture d’aujourd’hui aldizkariaren bigarren alea (Premiazko soluzioak gaiaren ingurukoa) zuzendu zuen eta aldizkari horretako erredakzio batzordeko kide izan zen 1975. urtea arte. Dekoratzaile gisa altzariak sortu zituen, apartamentuak eta dendak antolatu eta laurogei banketxetik gora apaindu zituen BNP-rako. Hainbat etxebizitza pribatu eraiki zuen, Maussannen batez ere. Sausset-les-Pins-en (1967) etxebizitza sail bat eraiki zuen, Quibéron-eko talasoterapia zentroa, Saint-Cyr-eko zientzia fakultatea (1968), etab. Arrautza itxurako etxe orratz baten proiektua proposatu zuen Beaubourg lehiaketan (1971).