Brunswick
edo Braunschweig. Alemaniako iparraldeko hiria (Saxonia Beherea) eta izen bereko lurraldeko hiriburua, Oder ibaiaren ertzean. 247.000 biztanle (1986). Unibertsitatea. Bigarren Mundu Gerran suntsitu egin bazuten ere, zutik diraute XI-XIII. mendeetako eliza erromanikoak eta IX-XIII. mendeetako Dankwarderole duketxeak. Merkataritza eta industriagune garrantzitsua da: automobilak (Volkswagen), kalkulagailuak, argazki kamerak, pianoak (Steinweg) eta janaria. v Historia. 861. urtean sortua, Liongo Heinrichek gotorleku bihurtu zuen XII-XIII. mendeetan zehar. XV-XVII. mendeetan ekonomia oparoa izan zuen. 1671. urtean burujabetza galdu eta Brunswickeko dukeen mende gelditu zen.