Brandt, Willy
(Karl Herbert Frahm zuen benetako izena) Alemaniar politikaria ( (Lübeck,1913 - Bonn, 1992)). Alderdi sozialistaren kide izan zen gaztetatik. Nazismoa agintera iritsi zenean, Norvegiara erbesteratu zen. 1945ean itzuli zen Alemaniara, eta alderdi sozial-demokratan sartu zen. 1950etik 1957ra bitartean diputatua izan zen eta 1957tik 1966ra Sartaldeko Berlinen alkatea. 1969an kantzelari izendatu zuten. Brandtek Ekialderako irekitasun politika bultzatu zuen (Ostpolitik). 1974an dimititu behar izan zuen, espioitza istiluak zirela eta. Internazional Sozialistaren lehendakaria (1976). 1971. urtean Bakearen Nobel saria jaso zuen.