Brandt, Georg
Suediar kimikaria (Riddarhyttan, 1694 - Stockholm, 1768). Medikuntza ikasketak egin zituen, baina mea azterketan jardun zuen batez ere. Kobaltoa bakartu zuen, eta urrea azido nitrikoan ur daitekeela frogatu zuen. Alkimiaren kontra agertu zen, argudio sendoak emanez; bera hil ondoren desagertu zen alkimia.